lunes, 20 de octubre de 2008

Kontzertua: 2008/10/11 Orereta

Bolada batean azken kontzertua izango zena.
Berriz ere Oreretan, baina oraingoan ez herriko jaietan eta eszenatoki handian, baizik eta gaztetxean eta famili arteko giroan.
Ikasle Abertzaleak-en Ikasle Eguna ospatzen zen, eta egun osoan zehar gauza ezberdinak egon ondoren, arratsaldeko zazpiretan kontzertu garaia hasten zen. Taldeen artean gutaz aparte, Pikutara, Zoldar, Luz de Putas eta beste talderen bat.

Oreretaruntzko bidean ezbehar bat gertatu zitzaigun. Kra eta Magik etxera igo ziren momentu batean zerbaiten bila, eta kotxean etxe aurrean aparkatuta utzi zuten minutu gutxi batzuez, baina berriz jeitsi zirenean norbaitek kotxea bortxatu zuela konturatu ziren!! Zorionez lapurrek ez zuten beraien helburua lortu, baina bestalde kriston putada egin ziguten, zeren horren ondoren kotxea ezin zen ireki eta ez zeukaten, ez nola kontzertuaren tokira heldu, ezta barruan zeuden instrumentuak ateratzerik...
Zorionez, hortik denbora batera adituren bat etorri zitzaien eta gaztetxera heltzea lortu zuten. Hori bai, pixka berandu, baina tira, Gontxas, Julen eta Josebak kontzertuen ordena aldatzea lortu zuten eta horrela denak enkajatu zuen.

Oreretako gaztetxea izugarria iruditu zitzaigun, batez ere antolakuntzaren aldetik. Horrelako toki batean jotzea esperientzia oso ona da beti. Gaztetxeko jendea denbora guztian gure gainean, edozer gauzatarako laguntzeko prest... kotxeak aparkatu, eta pis-pas batean lagun kuadrilla bat atera zen eta traste guztiak deskargatu zizkiguten!

Afaltzeko orduan ez ziren ezta bat ere txarto portatu... udaletxe aberatsenek eskeini ahal dizkizuten aurrekontu baxuko otartekoen aurrean, horra hor herriko gazteen talde bat, euro gutxi batzuekin mirariak egiten... Afari super goxoa gaztetxetik gertu zegoen taberna batean, entsalada, xerra haundi bat, ... kafeak eta guzti.

Ondoren, kontzertua. Eszenatokia nahiko kuriosoa, baina aldi berean praktikoa. Gela erlatiboki txikia zelez ez zen jendearen altueratik zentimetro gutxi batzu baino altzatzen, baina horrek jendearekiko urbiltasun sentzazio bat ematen zuen.
Soinorizazioa, nahiko sinple, baina nahikoa. Agian teklatuarentzako monitoreren bat faltan botatzen zen, baina entzuleentzako ondo.



Orokorrean esan beharra dago, gozada bat dela horrelako tokietan jotzea. Edozertan lagundu nahi zaituzten jende jatorrez inguratuta.
Gainera izango duten aurrekontua kontutan izanda, ikaragarria da noraino heldu daitezkeen...
Hobe udaletxe gehienetatik euretaz pixka bat ikasiko balute.

No hay comentarios: