Aurreko egunean Oiartzunen jo ondoren, lo pixka bat egin ondoren, hor gelditu ginen berriz ere Xau-ko kuadrilla hurrengo kontzertura abiatzeko. Igandea zelez eta Julen-en herria delez, denborarekin joatea erabaki genuen eta herritik bueltatxo bat eman, beraz, 16etan Ibaetatik atera, Zornotzara heldu eta zuzenean joan ginen kotxea gure aparkaleku "VIP"-etan aparkatzera (eszenatoki ondoan).

Ostras! Zelako aldaketa... aurreko egunean eszenatoki txikitxo batean jotzen egotetik, bapatean makroeszenatoki batera jotzera! Aurreko eguneko eszenatoki osoa, honen bateriaren tarimaren tamainukoa zen ia! Brometan esaten genuen, kontzertuan zehar bata bestearekin hitz egiteko sakeleko telefonotik deitu beharko ginela! :D
Tira, herritik bueltatxo bat ematera joan ginen. Terraza batean pixka bat jesarri, Julen-en hain bat ezagunekin aurkitu... eta geroxeago txoznagunera bueltatu soinu froga egitera.
Soinu froga pasada bat izan zen. Uda honetan egin dugun soinu frogarik paranoikoena. Ordu bat baino gehiago egon ginen soinu guztiak perfektu jartzen eta teknikariak (Soinueder) super jatorrak eta edozertan laguntzeko prest.
Antolatzaile lanetan Idaba musik-eko Iñaki zegoen, eta lan oso ona egin zuela aipatu behar da.
Soinu frogaren ondoren, afaltzera joan ginen herrira eta ondoren... 22:30! Xau ordua!!
"Luces, camara, acción!" eta hor hasi ginen Zornotzako txoznagune herraldoi hura berotzen.
Aipatu behar da, Zornotzako jaiak bukaezinak direla... aste pare bat irauten dute eta gainera jaien aurreko asteburuan ere gauzak egiten dira.
Aurten 12-an hasi ziren EXUM (Julen-en ex-taldea) eta Nuuk-at-en kontzertuekin.
Beste guztia ondo. Kontzertuan oso ondo moldatu ginen, argiak eta soinua izugarri ondo, ke makina (baina ona), ... jende erlatiboki gutxi zegoen. Baina tira... Millaka pertsona sartzen diren txoznaguna batean ehundaka pertsona egoteak, tokia hutsik dagoeneko sentzazioa ematen du. Normala da... ea nork aguantatzen dituen aste bi ta pikuko jaiak, eta azken asteburu luzearen igandean gaueko 23etan kontzertu bat ikustera joan... (jende askok hurrengo egunean lanera joan behar zuen...)
Zuzeneko bideokliptxo bat grabatzen saiatu ginen ere, baina tira... ea zerbait ateratzen den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario