Donostiko Aste Nagusiko bigarren larunbatean. Gure "udako denboraldiaren" azken kontzertua.
Oraingo honetan ere etxean jolasten genuen, Donostiko MAD tabernan, toki txikia baina geure jendearentzat kontzertu lasaitxo bat emateko toki perfektua.
Dena oso lasai joan zen. Arratsaldeko zortziarak aldera hasi behar ginen jotzen eta gainara ez genuelez ia soinu frogarik ez ezer egin behar kontzertua baino pixkatxo bat lehenago joatearekin nahikoa izan zen. Gainera tokian bertan ohinarrizko material gehiena zegoen, ... tira, ez da Leize Gorria bezala, zeinetan nahi ezkero ez duzu ezta baketa edo puarik eraman behar (biltegian denetatik daukate... kitarrak, baxuak, kontrabaxu bat eta guzti!), baina bueno... nahikoa baino gehiago.
Heldu, deskargatu, montatu, soinu froga oso sinple bat (ahotsa eta teklatua baino ez zegoen sonorizatuta), eta tabernatik lagunak agurtzera.
Publikoaren artean, gehienak ezagunak, ekilibristak, Soraya, lankideak, lagunak, familiakoren bat... eta bestelako jarraitzaileren bat ere!
Eskertzekoa da ezertaz ezagutzen ez duzun norbait zure musika gogoko duela jakitea eta beste herri batzuetatik zure kontzertua ikustera etorri direla ikustea :) Milla esker!
20:30 aldera, lokala dagoeneko bete beteta zegoen eta hor igo ginen eszenatoki gainera.
Gustura jo genuen. Gainera uda honetan kontzertu batetik bestera ibili ondoren dagoeneko abestiak ondo baino hobeto genekizkien, beraz gozatzera dedikatu ginen.
Jendeak izugarri ondo erantzuten zuen. Jendeak abestiak abesten zituen eta benetan gurekin batera XAU ATMOSFERAREN barnean zeudela ematen zuen. "Ez duzu kontzientziarik" abestia jo genuenean jende guztia gurekin abesten hasi zen eta izugarrizko sentzazioa zen! Jendeak gure letrak dakizki!!
"Giltza abestia jo genuenean, Josebak, espontaneo bati igotzeko esan zion eta ederki moldatu zen Josebarekin batera abesten!
Uff... hemendik aurrera ez du kolatzen falloak "eske abestia horrela da" komodinarekin estaltzea! :S :$
Kontzertuko momentu hunkigarria, kontzertua bukatu ondoren eta jendeak "beste bat, beste bat" ohiukatzen hasi zenean, Joseba eszenatokira igo eta kitarra akustikoarekin "Non Zaude" abestia jo zuenean. Abesti honek suposatzen duena eta daukan karga sentimentala zela eta publikoko batek baino gehiago hunkitu egin zen eta ez da gutxiagorako.
... eta honela bukatu da gure udako trajektoria. Orain irailean, gure urtehurrena ospatzeaz gain, abesti berriren bat sortzen saiatuko gara eta agian zerbait serioa grabatzen hastea pentsatzen hasi beharko da.
Hala ere, jarraitu egizue gure Xau web-a edo Xau Myspace-a begiratzen, zeren edozein momentutan, ezuztekotan edonondik agertzen gara beste kontzerturen batekin!
lunes, 18 de agosto de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario