lunes, 4 de agosto de 2008

Kontzertuak: Iturriotz (Oiartzun) 2008/07/26

Famili giroko kontzertua...

Egun mobidilloa izan zen berriz ere. Juleni lehengusina eskontzen zitzaion eta zornotzara joan behar izan zuen egunean zehar, baina libratu bezain laister, Oiartzunerako bidean jarri zen.
Gaueko 23ak aldera, Iturrioz auzoa aurkitzen saiatzean, bapatean todoterreno bat atzetik jarri zitzaion, argiak eman eta bide bazterrean gelditu ziren bi autoak. "Galduta zaude ala?" ... "Iturrioz auzoa bilatzen nabil..." ... "neure atzetik etorri, erakutsiko zaitut bidea".
Jo! ez dakigu asko Iturrioz auzoari buruz, baina behintzat jende kriston jatorra dagoela bai!

Iturrioz auzoaz ikusi izan genuenetik, nahiko txikitxoa eta famili giroa. Guztiak elkar ezagutzen duten toki horietako bat.
Jaia toki super tipiko batean zegoen, txosna txiki batzu, mahaiak, tabernatxoren bat... eta egurrez egindako eszenatoki bat!! zer gehiago behar da primeran pasatzeko?

Egurrezko eszenatoki haren gainean Uko, Korunba eta Emon taldeekin batera jotzen genuen.
Tokia erlatiboki txikia zelez, ez genuen ez soinu frogarik ez ezer egin behar izan. Gure txanda heldu zenean, zuzenean eszenatokira igo, muntatu eta jo.

Eszenatoki gainean "zuhaitzeko etxetxoan" jotzen egongo gineneko sentzazioa genuekan pixka bat :)
Gainera azpiko partea pixka bat okertuta zegoen, eta gurpildun anpliak irrist egiten zuten :D

Bertatik zebilen ZaPo-ri esker giroaren ideia bat egin zaitezkete.



Kontzertua oso ondo joan zen. Jende oso oso gutxi egon zen. Egia esan lau katu bakarrik. Eszenatoki gainetik ikusten zirenak, Josebaren lagun batzu (Nekez-eko kitarra besteak beste), Maider, soinu teknikaria,... eta gutxi gehiago.
Uko-koak eta euren lagunak ere nonbaitetik zeuden ere, baina gure kontzertuan desagertu ziren.

Hain jende gutxirentzat jotzearenak esperientzi berri bat suposatu zuen. Nolabait, entsaio baten antzera zen zeren ez genuen hanka sartzeko beldurrik (total, ikusten zeudenak, entsaiotara etor zitezkeen berak dira...), baina aldi berean, eszenatoki batek ematen zidun indarra sentitzen genuen. Konbinazio horrekin kontzertu potente eta lasai bat atera zen, kreatibitatez beteta. Burura etortzen zitzaizkigun gauzak beldurrik gabe jotzen eta musikan gustiz zartuz.

Horrelako momentutan, batzutan, jendea begira daukazula ahazten duzu.
Entsaioetan normalean abestiak zuzenekorako prestatzen dira, gauza sinple eta errazekin, arriskatu gabe. Baina horrelako egoera batean, inolako presiorik gabe, eta eszenatokiaren indarrarekin, metxa piztuta daukan zuziri bat bezala sentitzen zara, beldurrik gabe ikusten duzun edozein tarte hutsetan adornotxo txikiren bat sartzeko, edo taldekideren batekin jolasteko.
Izugarri ondo sentitzen da adibidez Magik-en teklatuaren akorderen bat baketazo siku batez ebagitzen duzunean. Txalo egiteko gogoak ematen dizute, baina ezin duzu!! jotzen jarraitu behar duzu!! :)

Aii... zelako gaua...

Eszenatoki txikitxoa, sentzazio handiak.

No hay comentarios: