martes, 22 de julio de 2008

Kontzertuak: Donostia 2008/07/17

Donostiko alde zaharreko Karmeneko jaietan.
Oroitzapenak dakarkizkio Juleni, zeren izatez Zornotzakoa izanda, Karmengo jaiak "herriko jaiak" suposatzen diote. Baina oraingo honetan Karmenak bai, baina ez Zornotzan, baizik eta Donostian jotzen genuen, Donostiko portuan. (Hala ere, Xau Atmosfera zornotzara helduko da ere hemendik aste batera ;) )

Gozada bat izan zen etxean bertan jotzea. Julenek bizikletan joan zen soinu frogara, ea zenbatek egin dezaketen hori! Teknikariak super jatorrak eta edozen momentutan edozertarako laguntzeko prest. Trasteak igotzen lagundu ziguten eta guzti!
Bertan Hesian-eko taldekide jatorrak aurkitu genituen eta ekipoari buruz hitz egin ondoren, montatzeari ekin genion.
Eszenatokia ondo zegoen, baina pixkatxo bat txikia eta batez ere bajutxoa. Argiak eta soinua toki horretarako nahiko egokiak.
Soinu froga txikia eta Donostiko alde zaharreko txoko batera afaltzera. Entsalada eta marmitako goxoa Hesian eta Deskontrol-eko kideekin eta hor joan ginen tripa beteta eszenatoki gainera.

Entzulegoaren artean espero genezakeen bezala, ezagun pilloa. Inokondizionalak, lankideak, senitartekoren bat, ezagun pilloa... denetatik pixka bat. Nabarmena izan zen Dr. Silanes eta Dr. Bocan-en fisikarien presentzia fisikoa.

Kontzertua nahiko ondo joan zen. Denok nahiko gustora gelditu ginen. Hala ere, berriz ere ke makinaren asuntua!! seguru infernua ke makinez beteta dagoela!!
tira... eskerrak haize pixka bat zegoela eta nolabait kea laister kentzen zuela...



Kontzertu honetan, abestirik garrantzitsuena "Izan pirata" izan zen dudarik gabe. Donostin jotzen genuen, eta Donostiko jai herrikoien aldeko abestiak esan nahi berezi bat hartzen zuen, batez ere portukoak bezain jai herrikoi batzuetan jotzen ari ginela.

Donostiko Aste nagusiko Mac-Hamburgesa plastifikatu guztiek ez daukate inolako zerikusirik portu horretako jaietan daztatu dezakezun sardina batekin!

Oso harro sentitzen gara Donostin egon daitekeen giro hoberenetariko batean jotzeko aukera izan dugulako.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Xau!

Julen, al habla el Dr. "Silnaes". Aizu, nire abizena "Silanes" dela!!! Eta nire blogaren helbidea ez da "handifloss", "handyfloss" baizik!

Eta, bidebatez Giselaren abizena "Bocan" da.

Baina tira, gaizki dagoena kenduta, beste guztia ondo dago ;^)

XAU dijo...

Listo, zuzenduta. Post-a ziztu bizian idatzi nuen eta horrelakoetan halakoak gertatzen dira.