lunes, 30 de junio de 2008

Kontzertuak: Pasai San Pedro 2008/06/28

Zelako kontzertu polita!
Pasai San Pedroko jaietan, itsasoaren ondoan, txozna gunean...
19ak aldera agertu ginen eszenatokitik, eta han aurkitu genuen gure lagun Iñigo soinu teknikaria. Oraingo honetan Itziarren jarri zizkigun 4000 Wattioak bikoiztuko zizkigun... 8000 Wattio soinu + 2000 Wattio monitoreak, San Pedro osoa dardarka jartzeko bezain beste! Gainera argiak ere nahiko politak...
Oraingoan "The rasmiguel rastafaris" (edo horrela zerbait) izeneko reggae talderekin joten genuen, lasaitxoak.
Eurek jotzen zuten lehenengo, beraz, gure bateria montatu genuen (eurei utziko genien), anpliak jarri eta soinua frogatu zuten. Jada, hasieratik akustika ona ikusten zen toki hartan (itsasoak eko guztiak kentzen zituen).

Tira... afaria goxoa teknikariekin eta beste taldearekin eszenatoki ondoko taberna batetan, eta segidan lehenego kontzertua.
Hasiera batean ez zegoen jende gehiegirik, baina gero, pixkanaka pixkanaka asuntua betetzen hasi zen.
Magik eta Kra eskontza batetik heldu berriak zeuden, eta Julen juxtu kongresuko aste baten ondoren Italiatik itzuli berria zegoen. Pixka bat deszentratuta, eszenatokira igotzeko eta momentuko feeling-a sentitzeko irrikitan.

Gure momentua heldu zen. Julen baterian jesarri zen, eta neke, urduritasun eta tentsio guztiak baketazo pare batez gustiz desagertarazi zituen. Dagoeneko dena ahaztuta zegoen, dagoeneko XAU ATMOSFERAN murgil murgilduta geunden eta jada denak berdin zuen, rollo ona, feeling-a, energia positiboak(*), eta ondo pasatzera!!
(*) ...tira energiak beti dira positiboak... baina ondo gelditzen da esatea.

Hor aritu ginen jo ta ke jendea Xau atmosferan flotaarazi arte... baita lortu ere! eszenatoki gainetik jendea dantzatzen eta gure estribilloak abesten ikusten zen eta horrek izugarri motibatzen zuen. Milla esker guztioi!!

Jo genituen abetien artean, "Ez duzu kontzientziarik" abestia jartzea erabaki dugu, jendeak gehien ezagutzen duena delako eta oraindik honen bideorik ez genuekalako.




(Bideoa Maiderrek eskainia dago, milla esker!)

Notatu egizue soinuaren ezberdintasuna estudioan grabatutako demoarekin. XAU ATMOSFERA bizirik dago, eta abestiak eboluzio konstantepean daude ;)

Hurrengo astean Usurbilen 16000 Wattio soinu!! honen bikoitza!! pausu honetan jarraitu ezkero laister atmosferaz gain, lurrikara bat sortuko dugu ere :P

viernes, 6 de junio de 2008

Kontzertuak: Aretxabaleta 2008/05/30

Maitzeko azken ostiralean Aretxabaletara abiatu ginen, orain arte hurrutien jo dugun kontzertua emateko.
Xau-ren baliabideen bildumak, geroz ta bolumen handiago hartzen hasten delez, furgoneta bat alokatu behar izan genuen trasteak eramateko eta aitortu behar da nahiko erosoa izan zela gure kotxe txikitxoetan traste guztiekin tetris-era jolastu behar ez izatea.
Kontzertua Haizea tabernan zen. Taberna honetan asteburuetan kontzertuak antolatzen dituzte eta bertan eszenatoki (pixka bat estua) eta ekipoa dago.
Tabernan deskargatzen geundela, kartel haundi baten ondotik pasatu ginen, eta halako batean norbaitek zerbait esan zuen kartelari buruz... eta fijatu ginenean... ei!! geu gera!! :D Lehen aldia zen Xau-ren izena kartel hain handi batean agertzen zela...

Kontzertua jo genuen.






Gehiago barik...

Kontzertu honen ondoren, hemendik aurrera, kontzertuek sortzen dizkiguten gastu zuzenetarako atera behar dugula erabaki genuen.

jueves, 5 de junio de 2008

Kontzertuak: 2008/04/26

Apirilak 26-an Zarautz aldera joan ginen, bertako "Putzuzulo" gaztetxean jotzera.
Bertara heldu ginenean berehala Tantras eta Klakson rock taldekoekin aurkitu ginen eta martxan jarri ginen.
Tokia oso ondo zegoen... kontzerturako aretoa nahiko handia zen eta eszenatokia ere nahiko erosoa. Hala ere Julen-ek eta beste taldeetako bateriajoleek bateriarentzako tarima bat montatzea erabaki zuten. Traste guztiak jarri eta soinua frogatu ondoren bertan jotzeko eszenatoki aproposa gelditu zen, ez handiegia ez txikiegia.

Gainera, zorionez hiru taldeetan konfigurazio sonoro beretxua genueukan... kitarrak, teklatua bateria... beraz alde horretatik erosoagoa zen gauzak antolatzea.

Konfigurazio horren barruan, Aizpearen anpli berria sartzen zen :) Anpeg pantaila eta Hartke buruarekin... izugarri ondo eta potente sonatzen zuen!!
Beste elementu berri bat Unairen eszenako pianoa izan zen. Honek ere asko aportatu zion taldearen soinuari eta sentzazio berrien mundu bat ireki zuen.
(Argazkian Kra aulkian jesarrita Tantras-en froga ikusten)

Instalazioa burutu ondoren, musikari eta teknikariak, gaztetxekoek antolatutako afarira igo ginen eta bertan egon ginen lasai lasai ordua heldu zitzaigunerarte.
Hamaikak aldera edo, Xau-kooi tokatzen zitzaigun. Mentalizatu, urduritasuna atera, eta "Let's go!!"
Eszenatokian sentzazio arraro xamarra zegoen. Gu ondo ikusten ginen baina eszenatokiaren ertzetik haruntza ez zen EZER ere ikusten. Ematen zuen hutsaren aurrean jotzen ari ginela! ... eta gainera kriston barulloa sortzen ari ginelez ez genuen ezta ere ezer entzuten...
Noizean behin mugikorreko pantailaren bat edo metxeroren bat iluntasun hartan mugitzean toki hartan benetan jendea zegola konproba genezakeen :)

Bestalde, Julen-ek zergatik bateriajoleek askotan kamiseta gabe eta bentilagailuekin bukatzen duten ulertu zuen... Bero nahiko egiten zuen tokian, hare gehiago tarima huraren gainean.

Soinu aldetik kontzertua nahiko ondo joan zen... monitoreak, ekipo potentea... gustura sentitzeko bezala... seguruenik horrek bere influentzia izan zuen kontzertua nahiko klabatuta ateratzeko.

Kontzertua bukatzean, eszenatokitik jeitsi ginenean, bertan benetan jendea zegoela konprobatu genuen (eta asko gainera...) eta jarraian Tantras-i pasatu genion lekukoa.

miércoles, 4 de junio de 2008

Kontzertuak: Usurbil 2008/04/12

Aurreko gauean Anoetan jo ondoren, larunbat goiza iritsi zen eta nahiz ta neka neka eginda egon, hor joan ginen kalloa ematera gure hurrengoko kontzertura.

12-ak aldera edo, heldu ginen Usurbilera eta zerbait hartu ondoren eszenatokiaren bila hasi ginen.
Gure sorpresa, eszenatokia non "zegoen" jakin genuenean izan zen, edo hobe esanda... non ez zegoen!! ... izatez udaletxearen aurrean jo behar genuen, baina bertan ez zegoen ezer, edo bai... justu eskontza bat zegoen, eta han zeuden ezkongaiak eta gonbidatuak arroza botatzen...

Tira... pixka bat geroago, asuntua despejatu zenean, trasteak atera genituen eta dena montatu genuen Udaletxeko eskaileren gainean.
Kuriosoa iruditu zitzaigun... hasieran, kale gorrian jo behar genueneko sentsazioa geneukan, baina dena montatu genuenean dagoneko tokiak eszenatokiaren feeling-a ematen hasi zen.

Oraingo honetan, eszenatokia nolabait oso handia ematen zuen eta toki piiillo bat genuekan. Hasieran, soinu ekipoa flojoegia zela pentsatu genuen, baina behin jotzen hasita soinuaren kalitatea nahiko ona izan zen.

Gurekin batera berriz ere Despervicio eta beste talde bat egon ziren.
Jende aldetik nahiko ondo. Kontzertua, Usurbileko antzerki topaketaren ekintzen barruan anolatuta zegoen, eguerdia aldera, antzerki eta antzerki artean, beraz jende asko bazkaltzen egongo zen, baina hala ere han egon ziren, besteak beste, gure taldeen jarraitzaile inkondizionalak eta bertatik pasatzen ziren beste hain bat gazte eta ez hain gazte.

Arratsalde horretan, kontzertu horren ondoren, teorikoki Donostiko Atabal tabernan jo behar genuen, baina tabernako asuntuak zirela eta kontzertua bertan behera gelditu zen, gure donostiko jarraitzaileentzako penarako ... baina gure gorputz hipermusikalizatuen mesederako :)

Kontzertu hau, aurrekontu oso txikiarekin giro majoa sortu daitekeeneko froga garbia izan zen.

Kontzertuak: Anoeta 2008/04/11

Apirilak hamaikan, Anoeta aldera jo genuen. Hasieran beti bezala pixkat galduta ibili arren, azkenean Anoetako gaztetxea aurkitu genuen. Sekulako tokia!! Kontzertua emateko perfektua, eszenatoki nahiko ona eta soinu eta soinu teknikari paregabeak!
Antolakuntza aldetik ere izugarri ondo portatu ziren. Denbora guztian gure gainean egon ziren, soinuarekin mirariak egin zituzten dena ondo sonatu zitzaigunerarte... Aimar eta besteak gaztetxoak izan arren izugarrizko potentziala daukate. Ea nork aurkitzen zituen adin horretako soinu teknikariak horren besteko kalloarekin.

... afari goxoa ere...
Argazkian Anoetako Gaztetxekoekin eta gurekin batera jo zuten Garabi taldekoekin afaltzen agertzen gara.

Garabikoek ia eszenatokian sartzen ez zen pantaia biko izugarrizko baxuzko anpli pepino bat utzi behar ziguten, baina azkenean elektronikaren misterioak direla eta ezin izan genuen funtzionarazi egin.

Gure kontzertua nahiko ondo joan zen. Hala ere Julen-ek katarroa zeukan eta ez zen nahi bezain ondo pasatu.
Ondoren Garabiren kontzertua etorri zen. Hauek bai ondo moldatu zirela... eta bertan egon ginen euren kontzertu bukaerararte.

Zoritzarrez ez zen jende gehiegirik gerturatu... Anoeta herri txikitxoa da, eguraldi txarra zegoen eta hurrengo egunean goizean mendi martxaren bat edo zerbait zegoen eta guztiak deskantsatzera joan omen ziren. Baina tira, hala ere jende nahiko egon zen, eta gainera egon zirenak izugarri animatuta egon ziren, denbora guztian dantzatzen eta behar bezala erantzuten.

Azkenean, sorpresa bat jazo genuen. Kontzertuetan askotan gertatu da, toki batera jotzera joatea, diru kopuru bat adostea eta azkenean taldeak ezer ez jazotzea... baina kasu honetan, diru asuntuetaz ezer hitz egin ez arren, eta sarrera ez kobratzea erabaki arren, kontzertu bukaeran gaztetxekoek kontzertuak suposatu zizkigun gastuak kubritzeko ordaindu ziguten!!

Milla esker Anoetako Gaztetxea!! ... zenbat erakunde haundik ikasi beharko lukete zuengandik...

Kontzertuak: Itziar 2008/03/01

2008-ko Martxoaren lehenengoan gure bigarren kontzertua eskeini genuen. Kasu honetan Itziarren izan zen, bertako urteroko gazte eguneko ekintzen barruan.
Kontzertu hau erronka handi bat suposatu zuen guretzat, zeren Xau-ren lehenengo eszenatoki handiko kontzertua zen eta horrek gauza berri asko zekartzan...

... Jende gehiago, entzulego berria, metro karratu asko, soinu irteera potentea, monitoreak... Julen-ek kuriositatea zeukan bateria sonorizatu bat sentitzearren eta soinu froga ondoren oso gustura gelditu zen.
Hala ere, ez zen Julen izan bere bateria berriaren potentzial akustikoaz harritu zen bakarra, eta soinu frogaren bukaeran txaloak jazo zituen eta guzti!


Itziar txikitxoa ematen zuen, baina egun hartan jende nahiko zegoen eta azkenean giro polita sortu zen. Gainera, oraindik ezagutzen ez dugun arrazoiren batengatik, jendea pirataz mozorrotuta zegoen eta horrek aukera bikaina eman zigun gure Donostiko jai herrikoien aldeko "Izan Pirata" abestia aurkezteko :)
(norbaitek baldin badaki zergatik denak piratez mozorrotuta zeuden, idatz dezala komentarioren bat azpian).

Gurekin batera "Despervicio" eta "Rasta sin pasta" punk taldeak ere egon ziren, gure kontzertu "lasaitxoaren" ondoren giroa berotzeko.

Gure youtube eta euskaltubeko txokoetan kontzertu honetako bideo pare bat daude. Hemen bat jartzen dizuegu.



martes, 3 de junio de 2008

Kontzertuak: Leize Gorria 2008/01/26

Gure blogari aktibitate pixka bat gehiago ematearren pentsatu dugu gure kontzertuen txosten txikiak egingo dizkizuegula, eta hemen doa lehen txostena, 2008-ko urtarrilean Donostiko Leize Gorria tabernan eman genuena.
Kontzertu hau gure lehen kontzertua izan zen Xau bezala eta ondorioz pixka bat urduri egon ginen denok.
Tokia oso ondo dago, Donostiko bihotzean kontxatik metro gutxitara. Taberna, goikaldean txikia eta xumea ematen du, baina benetako giroa azpiko pisuan iskutatuta dago, izan ere taberna honetako musika ekintzak gehien bat azpiko pisuan egiten dira. Gure kontzertua larunbat batean izan zen baina astean zehar, ia egunero jam session irekiak eta kontzertuak antolatzen dituzte.
Teknika aldetik oso ondo egon zen. Tabernan bertan behar den guztia daukate dagoeneko, beraz eskuak poltsikoetan eramanda joan zaitezke kontzertua ematera. Ahots ekipo nahiko dexentea, mikroak, kitarra eta baxurako anpliak, bateria, ... eta eskatu ezkero, behar izan dezakezun beste edozer ere aurkitu daiteke... kitarra ezberdinak, baxuak, teklatuak, kontrabaxu bat (bai bai.. kontrabaxu bat ere...) ...
Hala ere, gure kasuan, gure gauza "intimoenak" eraman gehituen: kitarrak, baxua, josebaren kitarraren anplia, Gontxasen efektuen pedalera, teklatua eta bateriarako kaja, platoak eta bonboko pedala.
Tabernakoak nahiko adituak dira musika kontuetan eta asko lagundu ziguten dena jartzen eta aholkuak ematen.

Kontzertua nahiko ondo atara zen gure lehen kontzertua zela kontutan hartuta. Jende kopurua egokia zen, ez gehiegi ez gutxiegi (guztira 50 bat?), giro aproposa sortzeko bezalakoa.
Jendeak nahiko erantzun zuen eta giro nahiko sortzea lortu genuen. Egia da ere, horietako askok gure ezagunak zirela, baina hala ere beste hainbatek ez zuen inolako erlaziorik taldeko inorekin.
Giro horren lekukoetako bat, gure lagun Soraya izan zen, momentua hurrengo argazkiaren bidez plasmatu zuena.


Kontzertu dexentea, etxean bertan, etxeko jendearekin...