viernes, 18 de abril de 2008

Musika Askea (Creative Commons)

Edozein artistaren bizitzan momentu bat heltzen da zeinetan egindako lanaren zabalketaren inguruko hausnarketa bat egin behar den.
Artista gehienek kapitalismoak inposaturiko "Copyright" (®) izeneko lizentziara jotzen dute. Copyright-a edo "®"-a, egile bati bere eginkizunaren gaineko eskubide guztiak ematen dizkio eta ondorioz kontsumitzaileak ez du produktuarekin ia ezer egiteko askatasunik. Copyright lizentzia, teorikoki, egileen eskubideak bermatzearen alde egin zen.

Orain suposa dezagun "artistak" garela, edo gure kasuan bezala, zehazki musikariak, eta gure musika, bihotzetik ateratzen zaigun zerbait dela eta ondorioz, ahalik eta jende gehienarekin konpartitzeko nahia dugula. Ondorioz gure diska (maketa, demoa, edo dena delakoa) jendari pasatuz, interneten jarriz... difunditzen dugula, jende guztiak entzun dezan eta geure musikarekin nahi dutena egin dezaten.
Honarte dena ondo.

Orain suposa dezagun lotsagaberen bat datorrela eta bapatean gure diska jeitsi eta berak egin duela esaten hasten dela, eta hare gehiago, gure diska Copyright-aren lizentziapean argitaratzen duela eta azkenean guk grabatu dugun diskarengatik kobratu nahi gaituela.
Izugarrizko bidegabekeria, ezta?

Beno, ba kasu hori eta beste batzuk saihesteko, Creative Commons (CC) lizentzia dago, zeinaren arabera musika inolako mugarik gabe eta nahi den bezala difunditu daitekeen, baina aldi berean egilearen funtzezko eskubideak ziurtatzen diren, hau da, adibidez egunen baten ez gaitzatela kobratu guk sortu dugun abesti bat jotzeagatik edo entzuteagatik.

Creative Commons lizentzia ezberdinak daude, baina Xau-n estandarrenetako bat aukeratu dugu, zeinaren arabera:
Nahi bezain beste entzun, kopiatu, iragarri dezakezu, baina bakarrik ondorengo hiru baldintza sentzudunak errespetatuz:
  1. Aipamena: hau da, gure abestiak erabiltzen badituzue, tokiren batean (nahiz ta letra txikitxoetan) abesti originala Xau-rena dela haipatu behar da.
  2. Erabilpen ez komertziala: hau da, inor ezin da forratu gure lanarekin
  3. Redistribuzioa CC-pean: hau da, beste talderen batek gure abestiren bat bertsionatzen badu, Creative Commons lizentziapean argitaratu beharko du ere (edo gutxienez ez Copyright bezala).
Ba tira... hiru balditzatxo horiek errespetatuz edonork disfrutatu dezake musika libreaz inolako arazorik gabe, eta diska bat gustatzen bazaizu, ba kopiatu egiezu zure lagunei, edo pasatu egiezu "emule"-z edo dena delakoa.

Emule-ren bidez gure diska jeisten ari bazarete eta norbaitek hori artistei lapurtzea dela esaten badizue, esaiozue Xau-koek baimena eman diduetela eta arazorik baldin badute gurekin kontaktatu dezatela ;)

Eta norbaitek SGAE-ren "Canon Digital"-ari buruz hitz egiten duenean, egin ez duzun delitu batengatik zigortzen ari zaituztela esan ahalko duzu lasai lasai.


Musika librearen munduan pixka bat gehiago murgildu nahi ezkero, badago interneteko txoko bat zeinetan millaka abesti libre jeitsi daitezkeen, toki honek Jamendo izena du, eta bertan mundu guztiko eta estilo guztietako taldeak aurkitzeaz gain, egunero euskal talde gehiago eta gehiago sartzen ari dira ere, adibidez: Xau (gure taldea ;) ), SKT, Garabi, Nun ... eta beste asko.

Badago ere euskal txoko bat musika askearekin konpromezua duena www.mundurat.net helbidean.
Gure web-a ostalari horretan daukagu :) ...

martes, 1 de abril de 2008

Mamarratxa Sorgina

Kaixo guztioi!
Beno... hau aspaldiko kontua da, baina Xau-kook ere Donostiko musikarion egoera salatu nahi dugu.
Duela gutxirarte, gure egiako lokala beste talde batzuekin konpartitzen dugula eta, ezin genuen nahi genituen asteko egun guztietan entsaiatzera joan, eta irtenbide bat bilatzen hasi ginen. Azkenean, irtenbiderik egokiena (eta ia bakarra), Egiako musika eskolara joatea izan zen eta garai batez bertan entsaiatu izan genuen astelehenetan eta batzutan asteko besten egunen batetan ere. Hala ere, denbora gutxira, berriz ere, trabak aurkitu genituen bertako lehiatilan egoten den emakumearen partetik, beno, izatez bi dira, baina uste dugu emakume (sorgin) bera dela, kareta batekin, eta guk Mamarratxa deitzen diogu, MAMARRATXA SORGINA.

Izan ere, gure sorgin agurgarriak, joaten ginen egun bakoitzean arau berriak "asmatzen" zituen eta momentu batean ezin izan genuen egoera hura gehiago jasan. Bere azken asmakizunenetako bat, ordutegiarena izan zen, zeinaren arabera, gure sorgin zoragarriari oraintzeko dirutza ematen diguten lanpostuak utzi beharko genituzke entsaiatu ahal izateko. Zeinen buruan sartzen da, musika talde batek gozeiko 11etan edo arratsaldeko 16etan entsaiatzera joatea? non/noiz egin beharko genuke lan berari ordaintzeko? Egiako tunelean? politikarien ordutegia?
Zer uste dute Mamarratxak, musika eskolakoek eta Donostiko udaletxekoek? musika jotzea, super aberantzen eta umeen eskubidea baino ez dela?

Gure taldean musika eskola horretan musikazko karrerak atera ditzutenak ditugu, eta horren arabera norbaitek esan lezake "begira! Donostiko udaletxeak kulturarengatik apustua egiten du!"... baina zelako apostua...
...zein da herri bateko benetako kultura egiten duena? etorkizun batean zerbait egiteko posibilitatea izateko esperantzarekin ikasten duenak ala juxtu momentu honetan benetan produzitzen ari dena?

Mamarratxa eta kulturako gainontzekoentzako mezua: Donostia ez da bakarrik entxufatutako super aberatsentzako. Zuek musikariei bizkarra ematen badiezue, ez harritu egunen baten beste "La Oreja de Van Gogh" bezalako talderen bat ateratzen bada eta bizkarra ematen badizue. Edozein gaztetxeko dozena erdi gaztek zuek baino kudeaketa hobeagoa egiten dute, zuek boligrafoetarako daukazuen aurrekontuarekin.

Beno, eta Mamarratxa gure sorgin faboritua delez, nola ez, abesti dibertigarri bat egin diogu. Dagoeneko zuzenean jotzen ari gara eta espero dugu laister grabatzea eta zuokin guztiokin dohain konpartitzea (baita Mamarratxa eta kulturakoekin ere, zeren Xau, Donostiko kultura ez bezala, guztiontzat da).

Xau