lunes, 20 de octubre de 2008

Kontzertua: 2008/10/11 Orereta

Bolada batean azken kontzertua izango zena.
Berriz ere Oreretan, baina oraingoan ez herriko jaietan eta eszenatoki handian, baizik eta gaztetxean eta famili arteko giroan.
Ikasle Abertzaleak-en Ikasle Eguna ospatzen zen, eta egun osoan zehar gauza ezberdinak egon ondoren, arratsaldeko zazpiretan kontzertu garaia hasten zen. Taldeen artean gutaz aparte, Pikutara, Zoldar, Luz de Putas eta beste talderen bat.

Oreretaruntzko bidean ezbehar bat gertatu zitzaigun. Kra eta Magik etxera igo ziren momentu batean zerbaiten bila, eta kotxean etxe aurrean aparkatuta utzi zuten minutu gutxi batzuez, baina berriz jeitsi zirenean norbaitek kotxea bortxatu zuela konturatu ziren!! Zorionez lapurrek ez zuten beraien helburua lortu, baina bestalde kriston putada egin ziguten, zeren horren ondoren kotxea ezin zen ireki eta ez zeukaten, ez nola kontzertuaren tokira heldu, ezta barruan zeuden instrumentuak ateratzerik...
Zorionez, hortik denbora batera adituren bat etorri zitzaien eta gaztetxera heltzea lortu zuten. Hori bai, pixka berandu, baina tira, Gontxas, Julen eta Josebak kontzertuen ordena aldatzea lortu zuten eta horrela denak enkajatu zuen.

Oreretako gaztetxea izugarria iruditu zitzaigun, batez ere antolakuntzaren aldetik. Horrelako toki batean jotzea esperientzia oso ona da beti. Gaztetxeko jendea denbora guztian gure gainean, edozer gauzatarako laguntzeko prest... kotxeak aparkatu, eta pis-pas batean lagun kuadrilla bat atera zen eta traste guztiak deskargatu zizkiguten!

Afaltzeko orduan ez ziren ezta bat ere txarto portatu... udaletxe aberatsenek eskeini ahal dizkizuten aurrekontu baxuko otartekoen aurrean, horra hor herriko gazteen talde bat, euro gutxi batzuekin mirariak egiten... Afari super goxoa gaztetxetik gertu zegoen taberna batean, entsalada, xerra haundi bat, ... kafeak eta guzti.

Ondoren, kontzertua. Eszenatokia nahiko kuriosoa, baina aldi berean praktikoa. Gela erlatiboki txikia zelez ez zen jendearen altueratik zentimetro gutxi batzu baino altzatzen, baina horrek jendearekiko urbiltasun sentzazio bat ematen zuen.
Soinorizazioa, nahiko sinple, baina nahikoa. Agian teklatuarentzako monitoreren bat faltan botatzen zen, baina entzuleentzako ondo.



Orokorrean esan beharra dago, gozada bat dela horrelako tokietan jotzea. Edozertan lagundu nahi zaituzten jende jatorrez inguratuta.
Gainera izango duten aurrekontua kontutan izanda, ikaragarria da noraino heldu daitezkeen...
Hobe udaletxe gehienetatik euretaz pixka bat ikasiko balute.

lunes, 18 de agosto de 2008

Kontzertuak: Donostia 2008/08/16

Donostiko Aste Nagusiko bigarren larunbatean. Gure "udako denboraldiaren" azken kontzertua.
Oraingo honetan ere etxean jolasten genuen, Donostiko MAD tabernan, toki txikia baina geure jendearentzat kontzertu lasaitxo bat emateko toki perfektua.

Dena oso lasai joan zen. Arratsaldeko zortziarak aldera hasi behar ginen jotzen eta gainara ez genuelez ia soinu frogarik ez ezer egin behar kontzertua baino pixkatxo bat lehenago joatearekin nahikoa izan zen. Gainera tokian bertan ohinarrizko material gehiena zegoen, ... tira, ez da Leize Gorria bezala, zeinetan nahi ezkero ez duzu ezta baketa edo puarik eraman behar (biltegian denetatik daukate... kitarrak, baxuak, kontrabaxu bat eta guzti!), baina bueno... nahikoa baino gehiago.
Heldu, deskargatu, montatu, soinu froga oso sinple bat (ahotsa eta teklatua baino ez zegoen sonorizatuta), eta tabernatik lagunak agurtzera.
Publikoaren artean, gehienak ezagunak, ekilibristak, Soraya, lankideak, lagunak, familiakoren bat... eta bestelako jarraitzaileren bat ere!
Eskertzekoa da ezertaz ezagutzen ez duzun norbait zure musika gogoko duela jakitea eta beste herri batzuetatik zure kontzertua ikustera etorri direla ikustea :) Milla esker!

20:30 aldera, lokala dagoeneko bete beteta zegoen eta hor igo ginen eszenatoki gainera.

Gustura jo genuen. Gainera uda honetan kontzertu batetik bestera ibili ondoren dagoeneko abestiak ondo baino hobeto genekizkien, beraz gozatzera dedikatu ginen.

Jendeak izugarri ondo erantzuten zuen. Jendeak abestiak abesten zituen eta benetan gurekin batera XAU ATMOSFERAREN barnean zeudela ematen zuen. "Ez duzu kontzientziarik" abestia jo genuenean jende guztia gurekin abesten hasi zen eta izugarrizko sentzazioa zen! Jendeak gure letrak dakizki!!
"Giltza abestia jo genuenean, Josebak, espontaneo bati igotzeko esan zion eta ederki moldatu zen Josebarekin batera abesten!

Uff... hemendik aurrera ez du kolatzen falloak "eske abestia horrela da" komodinarekin estaltzea! :S :$

Kontzertuko momentu hunkigarria, kontzertua bukatu ondoren eta jendeak "beste bat, beste bat" ohiukatzen hasi zenean, Joseba eszenatokira igo eta kitarra akustikoarekin "Non Zaude" abestia jo zuenean. Abesti honek suposatzen duena eta daukan karga sentimentala zela eta publikoko batek baino gehiago hunkitu egin zen eta ez da gutxiagorako.

... eta honela bukatu da gure udako trajektoria. Orain irailean, gure urtehurrena ospatzeaz gain, abesti berriren bat sortzen saiatuko gara eta agian zerbait serioa grabatzen hastea pentsatzen hasi beharko da.

Hala ere, jarraitu egizue gure Xau web-a edo Xau Myspace-a begiratzen, zeren edozein momentutan, ezuztekotan edonondik agertzen gara beste kontzerturen batekin!

lunes, 4 de agosto de 2008

Kontzertuak: Zornotza 2008/07/27

Santanatxuko jaiak!! Julen-en herrian!!

Aurreko egunean Oiartzunen jo ondoren, lo pixka bat egin ondoren, hor gelditu ginen berriz ere Xau-ko kuadrilla hurrengo kontzertura abiatzeko. Igandea zelez eta Julen-en herria delez, denborarekin joatea erabaki genuen eta herritik bueltatxo bat eman, beraz, 16etan Ibaetatik atera, Zornotzara heldu eta zuzenean joan ginen kotxea gure aparkaleku "VIP"-etan aparkatzera (eszenatoki ondoan).



Ostras! Zelako aldaketa... aurreko egunean eszenatoki txikitxo batean jotzen egotetik, bapatean makroeszenatoki batera jotzera! Aurreko eguneko eszenatoki osoa, honen bateriaren tarimaren tamainukoa zen ia! Brometan esaten genuen, kontzertuan zehar bata bestearekin hitz egiteko sakeleko telefonotik deitu beharko ginela! :D

Tira, herritik bueltatxo bat ematera joan ginen. Terraza batean pixka bat jesarri, Julen-en hain bat ezagunekin aurkitu... eta geroxeago txoznagunera bueltatu soinu froga egitera.
Soinu froga pasada bat izan zen. Uda honetan egin dugun soinu frogarik paranoikoena. Ordu bat baino gehiago egon ginen soinu guztiak perfektu jartzen eta teknikariak (Soinueder) super jatorrak eta edozertan laguntzeko prest.
Antolatzaile lanetan Idaba musik-eko Iñaki zegoen, eta lan oso ona egin zuela aipatu behar da.

Soinu frogaren ondoren, afaltzera joan ginen herrira eta ondoren... 22:30! Xau ordua!!
"Luces, camara, acción!" eta hor hasi ginen Zornotzako txoznagune herraldoi hura berotzen.
Aipatu behar da, Zornotzako jaiak bukaezinak direla... aste pare bat irauten dute eta gainera jaien aurreko asteburuan ere gauzak egiten dira.
Aurten 12-an hasi ziren EXUM (Julen-en ex-taldea) eta Nuuk-at-en kontzertuekin.

Beste guztia ondo. Kontzertuan oso ondo moldatu ginen, argiak eta soinua izugarri ondo, ke makina (baina ona), ... jende erlatiboki gutxi zegoen. Baina tira... Millaka pertsona sartzen diren txoznaguna batean ehundaka pertsona egoteak, tokia hutsik dagoeneko sentzazioa ematen du. Normala da... ea nork aguantatzen dituen aste bi ta pikuko jaiak, eta azken asteburu luzearen igandean gaueko 23etan kontzertu bat ikustera joan... (jende askok hurrengo egunean lanera joan behar zuen...)

Zuzeneko bideokliptxo bat grabatzen saiatu ginen ere, baina tira... ea zerbait ateratzen den.

Kontzertuak: Iturriotz (Oiartzun) 2008/07/26

Famili giroko kontzertua...

Egun mobidilloa izan zen berriz ere. Juleni lehengusina eskontzen zitzaion eta zornotzara joan behar izan zuen egunean zehar, baina libratu bezain laister, Oiartzunerako bidean jarri zen.
Gaueko 23ak aldera, Iturrioz auzoa aurkitzen saiatzean, bapatean todoterreno bat atzetik jarri zitzaion, argiak eman eta bide bazterrean gelditu ziren bi autoak. "Galduta zaude ala?" ... "Iturrioz auzoa bilatzen nabil..." ... "neure atzetik etorri, erakutsiko zaitut bidea".
Jo! ez dakigu asko Iturrioz auzoari buruz, baina behintzat jende kriston jatorra dagoela bai!

Iturrioz auzoaz ikusi izan genuenetik, nahiko txikitxoa eta famili giroa. Guztiak elkar ezagutzen duten toki horietako bat.
Jaia toki super tipiko batean zegoen, txosna txiki batzu, mahaiak, tabernatxoren bat... eta egurrez egindako eszenatoki bat!! zer gehiago behar da primeran pasatzeko?

Egurrezko eszenatoki haren gainean Uko, Korunba eta Emon taldeekin batera jotzen genuen.
Tokia erlatiboki txikia zelez, ez genuen ez soinu frogarik ez ezer egin behar izan. Gure txanda heldu zenean, zuzenean eszenatokira igo, muntatu eta jo.

Eszenatoki gainean "zuhaitzeko etxetxoan" jotzen egongo gineneko sentzazioa genuekan pixka bat :)
Gainera azpiko partea pixka bat okertuta zegoen, eta gurpildun anpliak irrist egiten zuten :D

Bertatik zebilen ZaPo-ri esker giroaren ideia bat egin zaitezkete.



Kontzertua oso ondo joan zen. Jende oso oso gutxi egon zen. Egia esan lau katu bakarrik. Eszenatoki gainetik ikusten zirenak, Josebaren lagun batzu (Nekez-eko kitarra besteak beste), Maider, soinu teknikaria,... eta gutxi gehiago.
Uko-koak eta euren lagunak ere nonbaitetik zeuden ere, baina gure kontzertuan desagertu ziren.

Hain jende gutxirentzat jotzearenak esperientzi berri bat suposatu zuen. Nolabait, entsaio baten antzera zen zeren ez genuen hanka sartzeko beldurrik (total, ikusten zeudenak, entsaiotara etor zitezkeen berak dira...), baina aldi berean, eszenatoki batek ematen zidun indarra sentitzen genuen. Konbinazio horrekin kontzertu potente eta lasai bat atera zen, kreatibitatez beteta. Burura etortzen zitzaizkigun gauzak beldurrik gabe jotzen eta musikan gustiz zartuz.

Horrelako momentutan, batzutan, jendea begira daukazula ahazten duzu.
Entsaioetan normalean abestiak zuzenekorako prestatzen dira, gauza sinple eta errazekin, arriskatu gabe. Baina horrelako egoera batean, inolako presiorik gabe, eta eszenatokiaren indarrarekin, metxa piztuta daukan zuziri bat bezala sentitzen zara, beldurrik gabe ikusten duzun edozein tarte hutsetan adornotxo txikiren bat sartzeko, edo taldekideren batekin jolasteko.
Izugarri ondo sentitzen da adibidez Magik-en teklatuaren akorderen bat baketazo siku batez ebagitzen duzunean. Txalo egiteko gogoak ematen dizute, baina ezin duzu!! jotzen jarraitu behar duzu!! :)

Aii... zelako gaua...

Eszenatoki txikitxoa, sentzazio handiak.

jueves, 24 de julio de 2008

Kontzertuak: Orereta 2008/07/21

Kontzertuak astean zehar osasunerako txarrak dira...
Astelehen goizean, Julen kriston katarrazoarekin esnatu zen, sukarrarekin eta guzti. Eskerrak arratsalde parterako sukarra jeitsi zela eta kontzertua emateko gai izango zela!

Lokalera joan trasteak hartzera eta, oO! EZ!! lokala itxita! :S ... odisea instrumentuak lortzeko... Tira, askenean dena kargatuta.

Behin Oreretan, txoznagunera heldu ginen eta egoera aztertzen hasi ginen. Lehenengoak baino ez zeukaten soinu froga, beraz trasteak eszenatokian utzi eta bateria atzeko partean montatu genuen,
Gurekin eszenatokia konpartitzen: Mr. Fylyn, Zeren Zai eta Lady Banana (guk hirugarrenak, goizeko ordu batak aldera).

Afaria, bateria ondoan botata zeuden ogi barra batzuekin egindako bokadillo batzuk omen ziren eta ... oreretako jatetxe batera joan ginen gure kabuz afaltzera. Menua gaztelera hutsez idatzita zegoen...

Afaldu ondoren, eszenatokira hurbildu ginen, Julenek termalgin bat hartu zuen sukarra pixka jeisteko eta hor igon ginen eszenatokira dena emateko prest.

XAU-ren 10. KONTZERTUA!! Zorionak XAU!





Argi politak, batez ere alde batean bueltak ematen zituena, eszenatokia ondo... ekipoa Usurbileko azken kontzertuan (Despervicio eta Kaotikorekin) erabilitako berdina baina pixkatxo bat potentzi gutxiago, tira... nahiko ondo.

Oraingoan ere Juleni ke makinarekin atufatu zioten... momentu batzuetan ez zituen bateriako parteak ikusten!! :D

Azkenean dena ondo. Gauzak batu eta etxera laister. Hurrengo egunean lana geneukan :S

Oraindik aste honetan beste bi kontzertu handi gelditzen zaizkigu, Oiartzunen eta Zornotzan.

Take it easy!

martes, 22 de julio de 2008

Kontzertuak: Donostia 2008/07/17

Donostiko alde zaharreko Karmeneko jaietan.
Oroitzapenak dakarkizkio Juleni, zeren izatez Zornotzakoa izanda, Karmengo jaiak "herriko jaiak" suposatzen diote. Baina oraingo honetan Karmenak bai, baina ez Zornotzan, baizik eta Donostian jotzen genuen, Donostiko portuan. (Hala ere, Xau Atmosfera zornotzara helduko da ere hemendik aste batera ;) )

Gozada bat izan zen etxean bertan jotzea. Julenek bizikletan joan zen soinu frogara, ea zenbatek egin dezaketen hori! Teknikariak super jatorrak eta edozen momentutan edozertarako laguntzeko prest. Trasteak igotzen lagundu ziguten eta guzti!
Bertan Hesian-eko taldekide jatorrak aurkitu genituen eta ekipoari buruz hitz egin ondoren, montatzeari ekin genion.
Eszenatokia ondo zegoen, baina pixkatxo bat txikia eta batez ere bajutxoa. Argiak eta soinua toki horretarako nahiko egokiak.
Soinu froga txikia eta Donostiko alde zaharreko txoko batera afaltzera. Entsalada eta marmitako goxoa Hesian eta Deskontrol-eko kideekin eta hor joan ginen tripa beteta eszenatoki gainera.

Entzulegoaren artean espero genezakeen bezala, ezagun pilloa. Inokondizionalak, lankideak, senitartekoren bat, ezagun pilloa... denetatik pixka bat. Nabarmena izan zen Dr. Silanes eta Dr. Bocan-en fisikarien presentzia fisikoa.

Kontzertua nahiko ondo joan zen. Denok nahiko gustora gelditu ginen. Hala ere, berriz ere ke makinaren asuntua!! seguru infernua ke makinez beteta dagoela!!
tira... eskerrak haize pixka bat zegoela eta nolabait kea laister kentzen zuela...



Kontzertu honetan, abestirik garrantzitsuena "Izan pirata" izan zen dudarik gabe. Donostin jotzen genuen, eta Donostiko jai herrikoien aldeko abestiak esan nahi berezi bat hartzen zuen, batez ere portukoak bezain jai herrikoi batzuetan jotzen ari ginela.

Donostiko Aste nagusiko Mac-Hamburgesa plastifikatu guztiek ez daukate inolako zerikusirik portu horretako jaietan daztatu dezakezun sardina batekin!

Oso harro sentitzen gara Donostin egon daitekeen giro hoberenetariko batean jotzeko aukera izan dugulako.

viernes, 11 de julio de 2008

Kontzertuak: Usurbil 2008/07/04

Kontzertu oso potentea!!
Eszenatoki izugarri ona, soinu ona, argi efektu ikusgarriak... tira, agian fallatu zuen gauza gutxienetariko bat tokia ez zegoela nahikoa beteta...
Usurbilgo frontoian jo genuen, Usurbilgo jaien egitarauaren barruan, Kaotiko eta gure lagunak diren despervicio punk taldeekin batera.
Heldu bezain laister konturatu ginen eszenatoki hurak prometitzen zuela... Argi mugikorrak (errobotak), bozgorailu estetikoak eta izugarri pilloa, ke makina, eszenatokirako soinu teknikari dedikatua, argi teknikariak, bateriarentzako tarima higikorra...
Eszenatokia frontoiaren aurreko paretaren kontra montatuta zegoen eta atzekaldera (eszenatokiaren aurrean) izugarrizko toki haundia gelditzen zen. Pixka bat jende gutxiren sentsazioa ematen zuen, zeren millaka pertsona sartzen ziren toki batean hirureun bat baino ez ziren egongo benetan kontzertua ikusten... (klaro... eske bertan ez zegoen txoznarik ez ezer...).
Ke makina bat jartzen ziguten lehenengo aldia zen eta Juleni ilusioa egiten zion... baina tira, azkenean kearen asuntua bere aurka bueltatu zen eta kontzertuan zehar momentu askotan ez zuen ezer ere ikusten! (ke makina juxtu bateriaren atzean zegoen berarengana apuntatzen zuen bentilagailu batekin).



Argazkian ikus dezakegunez, Julen kearen artean galduta dago :)

Gure ondoren Kaotiko jo zuten, eta aldaketa izugarri erosoa izan zen. Tarima higikor horiekin, Julen-en bateria teloiaren atzera mugitu eta Kaotikorena atera genituen eta listo, eszenatokia hurrengo kontzerturako prest!

Berriz ere, kontzertuko elementu berriak (efektuak, eszenatokia, ...) zirela eta, esperientzia oso polita izan zen.
Oraingo honetan nahiko altu utzi dugu record-a, 24.000 Wattio soinu. Oraindik asko falta zaigu Manowar-en 170 dezibelioak gainditzeko (zarata maila hori Boeing 747 kargatu batek aireratzean ateratzen duen soinuaren baliokidea da).

Hurrengo kontzertua Uztailak 17 Donostiko Trinitate plazan! :D