miércoles 4 de junio de 2008

Kontzertuak: Usurbil 2008/04/12

Aurreko gauean Anoetan jo ondoren, larunbat goiza iritsi zen eta nahiz ta neka neka eginda egon, hor joan ginen kalloa ematera gure hurrengoko kontzertura.

12-ak aldera edo, heldu ginen Usurbilera eta zerbait hartu ondoren eszenatokiaren bila hasi ginen.
Gure sorpresa, eszenatokia non "zegoen" jakin genuenean izan zen, edo hobe esanda... non ez zegoen!! ... izatez udaletxearen aurrean jo behar genuen, baina bertan ez zegoen ezer, edo bai... justu eskontza bat zegoen, eta han zeuden ezkongaiak eta gonbidatuak arroza botatzen...

Tira... pixka bat geroago, asuntua despejatu zenean, trasteak atera genituen eta dena montatu genuen Udaletxeko eskaileren gainean.
Kuriosoa iruditu zitzaigun... hasieran, kale gorrian jo behar genueneko sentsazioa geneukan, baina dena montatu genuenean dagoneko tokiak eszenatokiaren feeling-a ematen hasi zen.

Oraingo honetan, eszenatokia nolabait oso handia ematen zuen eta toki piiillo bat genuekan. Hasieran, soinu ekipoa flojoegia zela pentsatu genuen, baina behin jotzen hasita soinuaren kalitatea nahiko ona izan zen.

Gurekin batera berriz ere Despervicio eta beste talde bat egon ziren.
Jende aldetik nahiko ondo. Kontzertua, Usurbileko antzerki topaketaren ekintzen barruan anolatuta zegoen, eguerdia aldera, antzerki eta antzerki artean, beraz jende asko bazkaltzen egongo zen, baina hala ere han egon ziren, besteak beste, gure taldeen jarraitzaile inkondizionalak eta bertatik pasatzen ziren beste hain bat gazte eta ez hain gazte.

Arratsalde horretan, kontzertu horren ondoren, teorikoki Donostiko Atabal tabernan jo behar genuen, baina tabernako asuntuak zirela eta kontzertua bertan behera gelditu zen, gure donostiko jarraitzaileentzako penarako ... baina gure gorputz hipermusikalizatuen mesederako :)

Kontzertu hau, aurrekontu oso txikiarekin giro majoa sortu daitekeeneko froga garbia izan zen.