Antolakuntza aldetik ere izugarri ondo portatu ziren. Denbora guztian gure gainean egon ziren, soinuarekin mirariak egin zituzten dena ondo sonatu zitzaigunerarte... Aimar eta besteak gaztetxoak izan arren izugarrizko potentziala daukate. Ea nork aurkitzen zituen adin horretako soinu teknikariak horren besteko kalloarekin.
... afari goxoa ere...
Argazkian Anoetako Gaztetxekoekin eta gurekin batera jo zuten Garabi taldekoekin afaltzen agertzen gara.Garabikoek ia eszenatokian sartzen ez zen pantaia biko izugarrizko baxuzko anpli pepino bat utzi behar ziguten, baina azkenean elektronikaren misterioak direla eta ezin izan genuen funtzionarazi egin.
Gure kontzertua nahiko ondo joan zen. Hala ere Julen-ek katarroa zeukan eta ez zen nahi bezain ondo pasatu.
Ondoren Garabiren kontzertua etorri zen. Hauek bai ondo moldatu zirela... eta bertan egon ginen euren kontzertu bukaerararte.
Zoritzarrez ez zen jende gehiegirik gerturatu... Anoeta herri txikitxoa da, eguraldi txarra zegoen eta hurrengo egunean goizean mendi martxaren bat edo zerbait zegoen eta guztiak deskantsatzera joan omen ziren. Baina tira, hala ere jende nahiko egon zen, eta gainera egon zirenak izugarri animatuta egon ziren, denbora guztian dantzatzen eta behar bezala erantzuten.Azkenean, sorpresa bat jazo genuen. Kontzertuetan askotan gertatu da, toki batera jotzera joatea, diru kopuru bat adostea eta azkenean taldeak ezer ez jazotzea... baina kasu honetan, diru asuntuetaz ezer hitz egin ez arren, eta sarrera ez kobratzea erabaki arren, kontzertu bukaeran gaztetxekoek kontzertuak suposatu zizkigun gastuak kubritzeko ordaindu ziguten!!
Milla esker Anoetako Gaztetxea!! ... zenbat erakunde haundik ikasi beharko lukete zuengandik...
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada